jueves, 28 de febrero de 2013

Iritzi Testua


Ba al da Sor Maria ume lapurtuen arduraduna ?
          
          Ume lapurretan zenbait kasutan inplikatuta egon dela diote jendeak eta bikote askok Soraria moja salatu dute haien umeak lapurtzeagatik, horregatik jende askok pentsatzen dugu benetan Sor Mariak hori egin duela. Beste jende askok errugabea dela diote. Hori dela eta, galdera bat egin nahi nizuke: Benetan al da Sor Maria erruduna?
          Emakume asko joaten ziren Sor Mariarengana ume bat eta arazoak izatekotan aholku bila, laguntza eskaintzen zuela esaten zuelako . Hasieran, oso jatorra zen guztiekin, asko aholkatzen zien. Baina, erditzeko unea iristean erabat aldatzen zen, oso karakter hotzarekin tratatzen zuen jende guztia. Emakume batzuk haien beste semea kentzearekin mehatxatzen zituen ere. Umea hilda zegoela esaten zien, ez zuen uzten ezta bere gorpua ikustea ere .
          Zenbaiti azkenean, utzi zien gorpua ikusten baina erakutsitako umea ez zen haiena. Jesusi gertatu zitzaion bezala, bere “seme hilda” ikustean, ez zen ez lehen haiei esandako pisuarena ez sexu berberekoa. Geroago argazki bat atera nahi zion, Sor Mariak ez zion argazki bat ere ez ateratzen uzten. Gainera, hau bezalako beste kasu asko gertatu dira klinika berdinean moja berdinarekin.
            Ez zien familiari umea lurperatzen uzten haiek dena prestatuko zutela esaten zien. Baina gero, hilerriko edo lurperatutako lekuetako artxiboetan, ez zen haiei buruzko ezer agertzen. Carmen, 42 urte egon da bere bikiaren bila aurreko hau gertatu eta gero.
          Gurasoengandik libratuz gero, benetako umea beste bikote bati saltzen zien edo aldatzen zien haurdun zegen beste ama batengandik honen semea hartzeko ere. Baina, hor ez zen dena bukatu, bizitzan zehar umeei galdetzen zien notei buruz, ea elizara joaten ziren edo ez, ea gustura zeuden bere gurasoekin … Adibidez, egun batean neska bat joan zen Sor Mariarengana bere benetako gurasoei buruz galdetzeko, honek, bere amak gorrotatzen zuela esan zion, baina ezagutu zuenean, esandako guztia gezurra zen.
                Hala ere, Sor Mariak gutun bat idatzi zion publikoari guztiz errugabea zela esanez eta klinika bateko bi mediku galdekatuz gero, inongo errurik ez zuela adierazi zuten. Aldiz, moja berak apirilaren 12an deklaratu egin zuen 1982an ama bati bere semea lapurtu ziola, hau dena gutuna idatzi eta gero. Ene iritzi apalean, honek irudikatzen du gezurra esan bazuen, beste kasu askotan ere gezurra izango zela.
                 Hori guztia dela eta, Sor Mariak egiten zuen guztia diruaren truke zela ikusiz, bikote baten poztasuna haustea edo pertsona asko pentsamendu horrekin betirako bizitzea ez zitzaiola inporta ikusiz, uste dut iritsi dela unea gure buruari berriro galdetzeko, ea benetan al den Sor Maria errugabea al ez.

viernes, 16 de noviembre de 2012



BARRIA BARNETEGIA

     Azaroaren 5tetik 7ra, Barriako barnetegia joan ginen 2. A eta B klaseak batera. Bederatzietan eskolan autobusa hartu genuen eta poz-pozik harantz bideratu ginen. Han, iristean hiru neska eta mutil bat ezagutu genituen, geure begiraleak: Maite, Miren Jaione eta Joseba, gurekin ia denbora osoan egon zirenak.

Ailegatu, begiraleak ezagutu eta arauak azaldu eta gero, logeletara joan ginen. Arratsaldean, baso batera paseo bat ematera joan ginen, lokatzez beteta zegoen baina ez ginez asko zikindu. Ibilbidearen erdian bi joko egin genituen oso dibertigarriak biak. Gauean, irakasleek karaoke bat prestatu zuten. Hurrengo egunean, goizean hiru aktibitate desberdin egin genituen: bat konfiantza jokoak; gero orientazio jokoak eta azkenik arku jaurtiketa. Arratsalde gorretan era beste bi joko egin genituen bat “trival” bezalakoa, baina Barriari buruz eta bigarrena estrategia joko bat eta gauean berriro karaokea eta diskoteka izan genuen . Azken egunean iritsi zen eta dena garbitu behar izan genuen, lo sakoa egin, motxila ere eta bukatu ondoren, dorreen kontran jokatzen aritu ginen.
                
Begiraleak ez zeuden bitartean, denbora librea genuen eta futbolean, saskibaloian, jolastokian kulunketan, ping-pongera poliziak eta lapurretara jokatzen bikain  pasatzen genuen.

Ni oso ondo pasatu nuen. Gehien gustuko zitzaidan aktibitateak arku jaurtiketa eta estrategia jokoa izan ziren, begiraleekin geunden bitartean; batez ere arku jaurtiketa. Denbora librean berriz ondo baino hobetu pasatzen nuen ping-pongera jokatzen, edo nola aritzen ziren ikusten eta poliziak eta lapurrak ere ezin hobeagoa izan zen.
Ezperientzia oso polita izan zen!!!